![]() |
Birziklagarria
Hondakina birziklagarria dela dio
|
![]() |
ECOEMBRES eta ECOVIDRIO
Etiketa honek adierazten du enpresak betetzen dituela produktuak sortzen dituen hondakinak kudeatzeari buruzko lege betekizunak
|
![]() |
Hondakin elektronikoa
Etiketa honek adierazten du tresna elektroniko bat dela eta era berezian kudeatu behar dela baztertzen denean
|
![]() |
FSC
Zurezko, paperezko edo beste baso-deribatu batzuen kontsumo jasangarriaren bidez egindako produktua dela egiaztatzen du
|
![]() |
PEFC
Lehengaia lortzeko erabilitako basoa era arduratsuan kudeatuta dagoela ziurtatzen duen baso-egiaztapen sistema da
|
![]() |
Plastiko material mota
Produktua zein plastiko materialez eginda dagoen identifikatzen du; borondatezko etiketa da eta ingurune-ekarpenik gabekoa
|
![]() |
Kontsumitzaile arduratsua
Kontsumitzaileak hondakina leku egokian uzteaz arduratu behar duela adierazten du: paperontzia, edukiontzia, puntu berdea, etab.
|
![]() |
Efizientzia elektrikoa
Tresna elektrikoetan elektrizitatearen kontsumo efizientea egiaztatzen du etiketa honek; Estatu Batuetako Ingurumenaren Babeserako Agentziak sustatzen du
|